Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Auzolana, Artzibar zeharkatzen duen galtzada erromatarrean

Kultur jarduerak, Kultura, Berriak

9:30etik 14:00etara. Auzolanaren hasiera, Nagoren elkartuko gara, frontoiaren ondoan.

Boluntario bakoitzak lanerako eskularruak, arropa erosoa eta landareak mozteko tresnaren bat (inausteko tresna, aihotza, zerra, aizkora, esku-motosega, eta abar) ekartzea gomendatzen da.

14:30tan. Bazkaria. Norberak bere bazkaria ekarriko du, eta, auzolanean aritu direnei, edaria emango zaie.

Bazkaria bitartean arkeologoek hitzaldi informagarria emango dute.

OHARRA: Aranzadi Zientzia Elkartearekin eginen diren lanetan arituko diren boluntarioek istripuen asegurua izanen dute.

Auzolanean parte hartu nahi duen orok, uztailaren 24a baino lehen, Aranzadi Zientzia Elkartera deitu beharko du, 943466142, edo mezua bidali idazkaritza@aranzadi.eus helbidera, eta izen-abizenak eta NAN eman, istripuen asegurua egin ahal izateko.

Informazio gehiago

volver arriba