Mintzakide
Kultur jarduerak, Berriak

Laster jarriko da martxan gure eskualdean MINTZAKIDE programa.
Egitasmo honen bitartez eskualdeko euskaldunak elkarrekin erlazionatzen dira, batzuek zein besteek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz.
Azken batean, helburua herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea da.
Dena den, ezin da ahaztu oraindik ere oso egoera berezian gaudela. Hori dela eta, taldeetan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko dira. ONLINE egiteko aukera ere badago.
Maiztasuna: astean ordubete
Ordutegia: aukerakoa
Matrikulazioa: doakoa
Izena emateko, edo informazio gehiago nahi izatekotan: 607 642 078 (WhatsApp).