Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Erromatar galtzada eta Artziko aztarnategi

KOKAPEN GEOGRAFIKOA

Aztarnategia El Soto izeneko inguruan kokatuta dago, Nagore eta Zandueta herrien artean, Artzibar udalerrian, eta Iruñeatik 25km ingurura (Nafarroa ipar-ekialdean). Artziko Jaurerriaren barnean kokatuta dago, gaur egun jauregia, Santa Maria eliza eta eraikinen baten hondarrak mantentzen diren gunearen inguruan.

Arrasto arkeologikoak Urrobi ibaiaren ekialdeko ertzean daude, NA2040 errepidearen iparraldean. Bide hori 2004. urtean eraiki zen, parajea bitan banatuz, eliza eta jauregia hegoaldean utzita.

Imagen 1: vista general de los alrededores del yacimiento. Autor: J. Etxegoien.

1.Irudia: aztarnategiaren inguruaren ikuspegi orokorra. Egilea: J. Etxegoien.

GALTZADAREN ERTZEKO AZTARNATEGIA

Aztarnategia galtzadarekin lotuta egon da beti, bertatik metro gutxira kokatuta baitago. Orain arte dugun informazioaren arabera, galtzada Urrobi ibaiaren mendebaldeko ertzetik joanen zen ibarra iparretik hegora zeharkatuz. Gaur egun, galtzadaren bidea oinez egiteko prestatuta dago eta hari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, honako esteka honetan topatuko duzu: https://www.valledearce.com/eu/calzada-romana/.

Erromatar garaiko galtzada Caesaraugustatik (egungo Zaragozatik) zetorren eta Zangotzatik iritsiko zen aurrepiriniora, Irati ibaiaren ertzetik, hain zuzen ere. Ekai (Longida) parean, Gurpegiko ubidetik barrerana Urrobi ibaiaren arrora pasa eta Auritz eta Orreaga zeharkatu ostean, Ibañetako lepora iritsiko zen. Ondoren, Luzaidetik jaitsiko zen Burdigalarantz (egungo Bordelerantz). Garai hartan iberiar penintsula eta Akitania lotzen zituen bide garrantzitsuenetarikoa izanen zen.

Haren eraikuntza K.a. I. mendearen inguruan egin zen. Sei eta zortzi metro arteko zabalera izango zuen eta ibilbide osoan ez du %6ko desnibela gainditzen. Inperioaren erorketara arte bertatik igaro ziren: armadak, posta, zama pisutsuko gurdiak, bidaiariak, e.a. Baina, bidearen mantentze lanen faltak pixkanaka galtzadaren hondatzea eragin zuen. Hala ere, animalia bide gisa erabilia izan zen, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasieran errepide berriak egin zituzten arte.

Bidearen inguruan aurkitutako sei mugarriek ibilbidea berretsi dute. Zedarri hauetariko bana jartzen zen milia bakoitzaren bide ertzean (milla passum, hau da, 1481 metroro). Bertan, hainbat informazio adierazi ohi zen grabatu edo margoen bidez: jatorrian hurrengo mansio edo civitasera zegoen distantzia, baina baita galtzada eraiki edo konpondu zuen enperadorearen izena ere.

2. Irudia: Zanduetan topatutako miliario oinarriaren argazkia (a) eta marrazkia (b). Egileak: R Zubiria eta J.M. M. Txoperena.

Galtzadaren ibilbidearen edo bertako aurkikuntza arkeologikoen gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, honako esteka honetan topatuko duzu: http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Erromatar_garaiko_galtzarak.pdf

AZTARNATEGIAREN AURKIKUNTZA ETA IKERKETAREN NONDIK NORAKOAK

3. Irudia: 2012ko kanpaina arkeologikoan dokumentatutako terra sigillata zeramika zatia. Egilea: J. Etxegoien.

Inguru horretan aztarnategi erromatar bat zegoela adierazi zuen lehen zantzua lurrazalean topatutako material arkeologikoak izan zen. Arrasto horiek Aranzadi Zientzia Elkartzeko taldekideek aurkitu zituzten, errepide berriaren eraikuntza lanen ostean.

2012. urtean egin ziren lehen miaketa-zulo arkeologikoak eta egiturak aurkitu ez ziren arren, erromatar garaiko material ugari dokumentatu zen.


2014. urtetik aurrera miaketa geofisikoen hainbat kanpaina gauzatu dira. Horren ondorioz, lurrik mugitu gabe, paraje horretan hainbat eraikinez osatutako aztarnategi bat zegoela frogatzea ahalbidetu da.

4. Irudia; miaketa geofisikoak egiten aztarnategiaren inguruan 2017ko kanpainan: Aranzadi Zientzia Elkartea.

2015. urtetik aurrera indusketa arkeologikoen kanpainak antolatu dira udararo eta haiei esker, aztarnategiaren ezaugarri eta bilakaerari buruzko arrasto eta informazio ugari eskuratu da.

Imagen 5: realización de excavaciones arqueológicas en la campaña de 2017. Autor: Sociedad de Ciencias Aranzadi.

5. Irudia: indusketa arkeologikoak egiten 2017ko kanpainan. Egilea: Aranzadi Zientzia Elkartea.

Bi metodologien elkarlanak ahalbidetuta ezaugarri desberdinetako eraikuntza-egituraz osatutako 1 ha-en inguruko kokaleku bat izanen zela ikusi da. Eraikuntza egitura horien kontserbazio maila ere anitza izango da, erabilitako ezaugarri eta materialen araberakoa izanen baita. Oraingoz soilik Nagore eta Lakabe lotzen dituen NA2040 errepidearen iparraldean aurkitu dira aztarnak, baina ez da baztertzen aztarnategia hegoaldera ere zabaltzearen aukera.

FASE ETA FUNTZIO ANITZEKO AZTARNATEGI ERROMATARRA

Horrenbestez, aztarnategia gune estrategiko batean kokatua dago, galtzadaren alboan, Urrobi ibaiaren ertzean eta lautaden eta mendiguneen arteko trantsizio eremuan. Eraikin ugariko aztarnategia baldin bada ere, ikerketa lanak hastapenetan daude oraindik eta argitu beharreko galdera asko daude kokalekuaren hasiera eta abandonoari buruz.

Hala ere, orain arte gehien ikertu den eraikinetako bat opus caementiciumezko (erromatar garaia zerabilten zementuzko) zimentazioa duena da. Material hau ez zen izaten edonoren eskura eta hortaz, kokalekuak nolabaiteko garrantzi edo estatusa izango zuenaren adierazle da.

Oinplano errektangularra du eta haren neurriak 20m-ko luzera eta 5m-ko zabalerakoak dira. Barnean, gutxienez 5 estantzia bereizi dira baina 2018ko indusketetara arte soilik erdiko gelan indusi da. Gela horrek abside (edo zirkulu erdi forma) bat dauka mendebaldeko paretan eta hypocaustum (erromatarrek erabiltzen zuten berokuntza sistema) batez hornituta egon zen. Sistema hori zirkulazio lurraren azpian kokatutako hutsune batez (adreiluzko zutabez sostengatzen zena) eta harekin komunikatuta zegoen praefornium edo labe batez osatuta zegoen. Labeak igortzen zuen aire beroa hutsunean zehar zabaldu eta lurra berotzen zuten, baita pareten barneko tubuli edo adreilu hutsen barnetik berotasuna gorantz joatea ahalbidetu ere. Sistema hau ohikoa izaten zen erromatar bainuetako gune beroetan eta horregatik ezin da baztertu halako azpiegitura bat egon zitekeenik. Gainera, 2016. urteko indusketetan aurkitutako kanalizazio egiturak hipotesi hori indartu eginen luke.

Imagen 6: vista aérea de la estancia excavada provista del hypocaustum. Autor: J. Etxegoien.

6 Irudia: hypocaustuma duen estantzia industuaren aire ikuspegia. Egilea: J. Etxegoien.

 

7. Irudia: hypocaustum baten funtzionamendua azaltzen duen ilustrazioa. Adam J. P. (2008): La construction romaine: matériaux et techniques (París) liburutik hartua.

7. Irudia: hypocaustum baten funtzionamendua azaltzen duen ilustrazioa. Adam J. P. (2008): La construction romaine: matériaux et techniques (París) liburutik hartua.

Nahiz eta berokuntza sistema abandonatu, estantzia hau erabiltzen jarraitu zuten erromatar behe inperioan zehar. Fase honetako material arkeologiko ugari dokumentatu ahal izan dira: eraikuntza materialak, animalien hezurrak, erromatar zeramika arrunta, e.a. (honako esteka honetan aztarnategian topatutako pitxerra 3Dan ikusi ahalko duzu: https://sketchfab.com/3d-models/jarra-d22b0ff266d440c4a73b211fb1c3a840).

Aztarna horiekin batera ere, burdinazko zepa ugari aurkitu dira, estantzia jarduera produktiboren baterako erabili zela adierazten dutenak. Aztarna horien agerpena ez da oso arraroa kontuan hartzen baldin bada bai Urrobiko arroan zein inguruko ibarretan ere garai ezberdinetan meatze ustiapenak erregistratuta daudela. Ondorioz, baliteke aztarnategi honetan ere metalgintzarekin lotutako jarduerarem bat gauzatu izana.

Imagen 8: 2018. urteko indusketa kanpainan dokumentatutako materialak. Egilea: Aranzadi Zientzia Elkartea.

Imagen 8: 2018. urteko indusketa kanpainan dokumentatutako materialak. Egilea: Aranzadi Zientzia Elkartea.

 

volver arriba