Pirineo Kultur Festibala, Otsailaren 6ean Nagoren
Kultur jarduerak, Berriak

Kaixo,
Hasteko geure buruak aurkeztuko ditugu, Artista Burua gara, Patxi Aldunatek eta Alfredo Murillok osatutako talde artistikoa.
Urteak dira arte kolektibo eta parte-hartzaileari buruzko proposamenak lantzen ari garela, eta horiek memoria dute ardatz.
Pirinio Kultur ekimenetik Artzibarren sortze prozesu bat egiteko proposamena jaso dugu, bertan udaberriko ekinozioan ospatuko den Jaialdiaren parte gisa.
Erronka horren aurrean, Artista Buruak obra bat egin nahi du, bailarako jendea prozesuaren parte izateaz gain, haren kontzepzioaren parte ere izan dadin.
Horregatik, kultura eta arte jarduerak bakarka edo taldeka egiten dituzten Artzibarko pertsonak eta parte hartu nahi duten guztiak ezagutu nahi ditugu.
Bailarako eragile kultural eta sozial guztiekin batera proposamen ireki bati forma emateko, topaketa bat egin nahi genuke otsailaren 6an, 09:30ean, Nagoreko ibarreko etxean.
Bertan, elkar ezagutzeaz gain, zuen kezkak, lankidetzarako aukerak eta abar ezagutzea gustatuko litzaiguke.
Aldez aurretik zuen laguntza eskertu nahi dugu.
Artista Burua