Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

IZAGALDEA EUSKARA ZERBITZUKO 2. HAUR ETA GAZTE IPUIN LABURRAREN LEHIAKETA. 2021

Kultur jarduerak

Gaia librea da.

Honela aurkeztu daiteke: idatziz, Urrotz-Hiriko udaletxean, Sto. Tomas 5, 31420; edo emailen bidez euskara.izagaldea@gmail.com

1. Baldintzak:

• Ipuina euskaraz idatzita egon behar da.

• Jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan behar du.

• Ipuinak, gehienez ere, 300 hitz izanen ditu.

• Egile bakoitzak ezin izanen du lan bat baino gehiago aurkeztu.

 

2. Kategoriak:

Haurrak: Jaiotze data 2010-2013 (biak barne)

Gazteak: Jaiotze data 2006-2009 (biak barne)

3. Non eta nola aurkeztu

Idatziz aurkeztuz gero, word formatuan izan behar da eta udaletxeko, Urrotz-Hirian, postontzian sartu edo postaz bidali.

 

Bi gutun-azal behar dira:

• Lehenengoa (A): kanpoan ezizena eta barnean ipuina eta bigarren gutun-azala (B) sartu.

• Bigarrena (B): kanpoan ezizena eta kategoria jarri, edo jaiotze data, eta barnean izen-abizenak, helbidea, telefonoa (idazlearena edo gurasoena), ikastetxea (nahi izanez gero) eta ikasmaila.

 

4. Noiz aurkeztu

2021ko ekainaren 22a arte (egun hori barne).

 

5. Epaimahaia

Euskara teknikariak eta bi hautetsiek edo hauek izendatutako idazle/irakasleek osatuko dute.

6. Sariak

Ipuinak kategorien arabera sailkatuko dira eta ondoko sariak banatuko dira:

* Gazte: 1. saria: 90€, 2. saria: 60 €

* Haur: 1. saria: 75€, 2. saria: 50€

7. Ebazpena eta sarien banketa

Ebazpena uztailaren 15ean argitaratuko da. Sarien banaketa, Urrotzen, aurrerago finkatuko dugun toki eta egunean .

8. Saritutako lanak Izaga aldizkarian argitaratu izan daitezke

9. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

volver arriba