Antzerkia Auritzen
ANTZERKIA EUSKARAZ, publiko mota guztientzako TROKOLO TALDEA “Burutik jota” Auritz/Burguete Abenduaren 6an, 18:00etan, Kultur Etxean
ANTZERKIA EUSKARAZ, publiko mota guztientzako TROKOLO TALDEA “Burutik jota” Auritz/Burguete Abenduaren 6an, 18:00etan, Kultur Etxean
Joan den larunbatean Artzibarko etxeen izenei buruzko hitzaldia egon zen Nagoren. Orain arte egindako lana azaldu zuen Orreaga Ibarrak. Hemen argazki batzuk:
Heldu den azaroaren 21ean Artzibarko Udalak oikonimiari buruzko hitzaldia antolatu du. Orreaga Ibarra izanen da hizlaria eta ondoren hizketaldia egonen da bertaratuen artean. Nagoreko Gizarte eta Kultur Zentroan izanen da […]
Lerdengibel mendira txangoa egin zuten joan den asteburuan artzibartarrek Lakorri emakumeen elkarteak antolatuta. 30 pertsona inguruk parte hartu zuten ateraldian, eta Felix Torreak egun horretako argazkiak bidali dizkigu:
Artziko ermita ikertu du Ioar Cabodevillak master amaierako lanean. Iturria: Diario de Navarra
Udazkena iritsi da Artzibarrera, eta inguruko basoak kolorez jantzi dira. Sasoi honetan marroi beroek, hori epelek eta gorri biziek gure bailara goitik behera koloreztatzen dute. Udazkena da, ziurrenik, urtaro egokiena […]
Ezaguna da gure kulturan etxeak duen eragina, etxea izan baita euskal gizartearen oinarri eta funtsa. Etxeak nortasun berezia du gure artean, eta nortasun horren seinale da, ematen duenez, Erdi Arotik […]