Olentzero iristear dago
Kultur jarduerak, Azkeneko berriak, Udalaren jakinarazpenak, Jakinarazpen eta oharrak, Berriak

Opariz eta ilusioz beteta iritsiko da ostegunean Olentzero Artzibarrera. Hain zuzen ere, Uritzen eginen du geldialdia arratsaldeko 18:00etan eta han izanen ditu zain artzibartarrak. Ongi etorri beroa prestatu dute bizilagunek eta, besteak beste, gaztainak, ardoa, trikia, kantak eta dantzak izanen dira arratsalde osoan. Baita ere saskien zozketa eginen da. Urte osoan ikatza eta opariak prestatzen ibili ondoren, gustura hartuko ditu ikazkinak artzibartarren kantu alaiak eta berotasuna.