Izaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko logotipoa aukeratzeko lehiaketa. Oinarriak.
Udalaren jakinarazpenak, Jakinarazpen eta oharrak, Berriak
1.- LEHIAKETAREN XEDEA: Antolatzen den lehiaketa honen xedea da Izaga Gizarte Zerbitzuen Mankumunitatea ordezkatzeko irudia diseinatzea.
2- PARTE HARTZAILEAK: Lehiaketan parte hartzeko eskubidea izanen dute Izaga Gizarte Mankomunitatearen eremuko (Agoitz, Urrotz, Lizoain, Itzagaondoa, Untzitibar, Artzibar, Orotz-Betelu eta Longida) biztanleek.
3.- EPEA: Lanak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 15ean hasi eta martxoaren 7an bukatuko da.
4.- LANAK AURKEZTEKO LEKUA: proposamenak Izaga Gizarte Mankomunitatea osatzen duten herrietako edozein udaletxetan aurkeztu ahalko dira.
5.- AURKEZTEKO MODUA: Lanak DINA4 tamainako paperean aurkeztuko dira. Logoarekin batera honako testu hau joanen da: Mancomunidad de Servicios Sociales Izaga / Izaga Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea. Lana gutunazal handi baten barruan sartuko da. Gutunazal horretan bertan beste txikiago bat sartuko da, barruan honako datu hauek eramanen dituena: parte hartzailearen izen-abizenak eta harremanetan jartzeko telefono zenbakia.
6.- EPAIMAHAIA: Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearen ordezkariek eta langileetako ordezkari batek osatuko dute.
7.- SARIA: Irabazleak 300€ko saria jasoko du.
AURKEZTUTAKO LANAK IZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN ESKU GELDITUKO DIRA.