Artzibarko oikonimia lana
Azkeneko berriak, Udalaren jakinarazpenak, Jakinarazpen eta oharrak, Berriak

Ezaguna da gure kulturan etxeak duen eragina, etxea izan baita euskal gizartearen oinarri eta funtsa.
Etxeak nortasun berezia du gure artean, eta nortasun horren seinale da, ematen duenez, Erdi Arotik hasita agirietan eta modu ofizialean erregistratua ageri den izena. Batzuetan etxeak eman dio deitura familiari eta bertze batzuetan jabearen erreferentzia (izena, deitura, lanbidea, jatorria, izengoitia…) hartu du izentzat etxeak.
Artzibarko Udalak ibarreko herrietako etxeen izenak biltzeko proiektua jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Hemen aurkezten dizkizuegu Artzibarko Egunerako prestatu ziren panelak: