Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Oinarrizko erlezaintza ikastaroa Lakaben

Kultur jarduerak, Azkeneko berriak, Berriak

Ikastaroaren helburua da erlategi baten funtzionamendua ulertzeko eta hura maneiatzeko oinarrizko ezagutzak, teoriko eta praktikoak, eskuratzea.
Beti ere kontuan hartuz ONGI DAGOEN ERLAUNTZA EZ DELA UKITU BEHAR
Hortaz, beharrezkoa da erlauntz bat zer den eta noiz dagoen ongi ikastea.
Errespetua, pazientzia, behaketa, ulertzea… erleei beren jardueren gaineko ardura itzuliz, guk baino gehiago dakitelakoan.
IKASTAROAREN DATAK
Martxoak 25-26-27
Apirilak 15-16-17
Maiatzak 20-21-22
ORDUTEGIA
Ostiralean 17:00-20:00
Larunbatean 10:30-13:30 eta 15:30-20:00
Igandean 10:00-13:30
Prezioa: 65 € (trukea onartzen da)
Informazio gehiago: cursosenlakabe.wordpress.com edo 948392002 ( Katixa).
volver arriba