Lerdengibel mendira txangoa egin zuten joan den asteburuan artzibartarrek Lakorri emakumeen elkarteak antolatuta. 30 pertsona inguruk parte hartu zuten ateraldian, eta Felix Torreak egun horretako argazkiak bidali dizkigu:
Udazkena iritsi da Artzibarrera, eta inguruko basoak kolorez jantzi dira. Sasoi honetan marroi beroek, hori epelek eta gorri biziek gure bailara goitik behera koloreztatzen dute. Udazkena da, ziurrenik, urtaro egokiena […]
Ezaguna da gure kulturan etxeak duen eragina, etxea izan baita euskal gizartearen oinarri eta funtsa. Etxeak nortasun berezia du gure artean, eta nortasun horren seinale da, ematen duenez, Erdi Arotik […]
Ibarreko etxe izenak biltzeko egiten ari den lana osatzeko herri batzuetako informazioa falta da: Amokain, Arizkuren, Galdurotz, Gurpegi, Otsa eta Zazpe. Informazioa eman ahal duenak helbide honetara idatzi ahal du: auzolan@valledearce.com […]
Joan den asteburuan Pirinioak zeharkatzen dituen galtzada erromatarrean aurkitzen diren aztarnategi arkeologikoan auzolana eta bisita gidatua antolatu ziren. 2011. urtez geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta MOLAk (Museum of London Archaeology) […]
Aranzadi Zientzia Elkarteak, Artzibarko Udalarekin elkarlanean, Pirinioa zeharkatzen zuen galtzada erromatarrarekin zerikusia duten arkeologia-aztarnategiak ikustera joateko bisita eta auzolana antolatu ditu. Hona hemen egitaraua: AUZOLANA: URRIAREN 10a, LARUNBATA 10:00 – 14:00. Auzolanaren […]
Klase partikularrak emateko edo/eta haurrak zaintzeko norbaiten bila bazabiltza, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan, bertan horrelako lanak egiteko prest dagoen jendearen zerrenda badutelako. Informazioa: euskara@burguete.es – 948790405
Egun on, Honakoaren bidez dei egiten dizuegu “2015eko Artzibarko Eguna” antolatzen hasteko maiatzaren 30ean, 12:00etan, Artzibarko Gizarte eta Kultur Zentroan (Nagoren) egingo dugun bilerara. Ospakizunaren antolaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, […]