Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Auzolana eta arkeologia aztarnategira bisita gidatua

Kultur jarduerak, Udalaren jakinarazpenak, Berriak

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Artzibarko Udalarekin elkarlanean, Pirinioa zeharkatzen zuen galtzada erromatarrarekin zerikusia duten arkeologia-aztarnategiak ikustera joateko bisita eta auzolana antolatu ditu.
Hona hemen egitaraua:

AUZOLANA: URRIAREN 10a, LARUNBATA

10:00 – 14:00. Auzolanaren hasiera. Nagoren elkartuko gara, udaletxearen ondoan. Parte- hartzaileek laneko eskularruak, arropa erosoa eta landaredia garbitzeko erreminta (aitzurra, aihotza, eta abar) eramatea gomendatzen da.
14:30. Bazkaria Nagoren. Bakoitzak bere bazkaria ekarriko du eta edariak eskainiko dira. Bazkal orduan arkeologoek hitzaldia emango dute.

JARDUNALDI IREKIA: URRIAREN 11, IGANDEA

10.30. Jardunaldiaren hasiera, Nagoren elkartuko gara, udaletxearen ondoan. Bisitak 13:00ak arte iraungo du. Bakoitza bere kotxean joango da eta arropa erosoa ekartzea gomendatzen da. Irteeran galtzadaren zati batzuk bisitatuko dira, Artzeko aztarnategia, Auritzberriko kontzejuan ikusgai dauden miliarioak eta Zalduan eta Otegin egin diren zundaketa arkeologikoak.

OHARRA: Auzolanean parte hartu nahi duen edonork Aranzadi Zientzia Elkartera deitu edo mezu elektronikoa bidali beharko du, bere izena eta NAN zenbakia emanez. 943466142 edo idazkaritza@aranzadi.eus. Honela, istripu asegurua egingo zaie parte hartzaile guztiei.

volver arriba