Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Piriniotako erromatar galtzadan bisita gidatua

Joan den asteburuan Pirinioak zeharkatzen dituen galtzada erromatarrean aurkitzen diren aztarnategi arkeologikoan auzolana eta bisita gidatua antolatu ziren.

2011. urtez geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta MOLAk (Museum of London Archaeology) hainbat indusketa arkeologiko egiten dihardute zonaldean, Luzaide, Orreaga, Auritz, Erroibar, Aurtitzberri, Artzibar, Agoitz eta Ekai udalerrien kolaborazio estuarekin. Lan hauen berri eta partaide izatearren, bertako bizilagun zein Aranzadiko bazkideei auzolan proposamena luzatu nahi da, galtzada txukuntzeko batik bat, tartean Aranzadiko ikerlarien azalpenak jasotzeko aukera eskaintzen delarik. Gainera, aurtengo kanpainan burutu diren zundaketak ikusteko aukera izan zuten bisitariek.

Alvaro Martinezen argazkiak dira hurrengoak: 

Artzibar_Erromat_0047 Artzibar_Erromat_0041 Artzibar_Erromat_0039 Artzibar_Erromat_0038 Artzibar_Erromat_0034 Artzibar_Erromat_0006 Artzibar_Erromat_0009 Artzibar_Erromat_0013 Artzibar_Erromat_0022 Artzibar_Erromat_0015 Artzibar_Erromat_0003 Artzibar_Erromat_0004

volver arriba