Pirinoko galtzada erromatarra ikusteko bisita gidatua
Kultur jarduerak, Azkeneko berriak, Kultura
Urteetako ikerketaren ostean Asturica (Astorga) eta Burdigalam (Bordele) lotzen zituen Iter XXXIV erromatar galtzadaren zantzuak aurkitu dira Nafar Pirionetan. Ondare hau ezagutarazteko larunbatean, irailak 29, Artzibar, Auritz eta Erroibarko Udalek eta Arantzadi Zientzia Elkarteak Lusarreta eta Aurizberri bitartean dagoen erromatar galtzadaren zatia bisitatzeko aukera eskainiko dute. Txangoa Aranzadiko ikerlariek guidatuko dute eta inguruko paisaia eta bideari azalpenak amengo dituzte, tartean eskualdean industen ari diren erromatar aztarnategiak aipatuz: Zaldua eta Artzi
10:15 Abiapuntua Aurizberriko kampinga
13:00 Aurizberriko kontzejuren etxean amaiera eta miliarioetara bisita.
Bisitariei mendirako aproposak diren oinetako zeinarropak eramatea gomendatzen da.