Pirinoko galtzada erromatarra ikusteko bisita gidatua
Kultur jarduerak, Udalaren jakinarazpenak

Jarduera honetan Pirinioko galtzada erromatarraren zati batean ibiliko gara, zehazki, Urdirotz herritik Artziko Jaurerrira. Ibilbidean Arantzadi Zientzia Elkarteko ikerketa-taldeak gidatuko du eta galtzadari zein inguratzen duen inguruneari buruzko azalpenak emango dituzte.
Urteetan zehar ikerketak egin ondoren, bide erromatarraren zein ibilbide egiten zuen jakitea posible izan da; Iter XXXIV deritzo eta Asturica (Astorga) eta Burdigalam (Bordele) hiriak lotzen zituen. Bidea pirinioaurrean sartzen da gaur egun Ekai herria dagoen tokitik (Longida Bailara) eta Artzibarretik jarraitzen du Ibañetako mendatera iristeko. Artzibarreko Udala ibilbidea egokitzen ari da (garbitu, ireki, panelak jarri eta App bat sortu), iparraldetik hegoaldera zeharkatzen baitu, herritarrek eta bisitariek erabili eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Hala bada, ibilbidea Urdirotz herrian hasiko da eta beherantz jarraituko du Artziko Jaurerrira iritsi arte. Bidean basarteak, Uritz herria eta Zanduetako eremua zeharkatuko dira Artziko erromatarren garaiko aztarnategian bukatzeko. Juan Mari M. Txoperena eta Oihane Mendizabalek (Aranzadi Zientzia Elkartea) hainbat geldialdi egingo dituzte gune interesgarrietan gaztelerazko zein euskarazko azalpenak emateko. Jarduera honen helburu nagusia galtzadaren ezaugarriak eta betetzen zituen funtzioak (miliarioak zer ziren adibidez), zein urrats eman diren ibilibidea lokalizatzeko eta Artziko aztarnategiaren eta bere ingurunearen ondare arkeologikoari buruzko bestelako bitxikeria batzuk azaltzea izango da.
DATA ETA ORDUTEGIA
Irailak 30, larunbata
10:00. Elkartzeko lekua eta aparkalekua: Artziko Jaurerrira. Bisita gidatua Urdirotzen hasiko da
13:00. Artziko Jaurerrira iristea, aztarnategian egingo den azkeneko azalpena eta bisitaren amaiera.
EDUKIERA MAXIMOA: 50 pertsona
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
- ayuntamiento@valledearce.com
- Telefonoa 948 790 398 (astearte goizetan)
- Gogorarazten da bisita egin ahal izateko mendian ibiltzeko egokiak diren arropa eta oinetakoak janztea beharrezkoa dela