Argazki Zaharren Bilketa, 2014.
Udalaren jakinarazpenak, Jakinarazpen eta oharrak, Argazki zaharrak
Udalak aurten dituen kultur proiektuen artean, ibarreko argazki zaharren bilketa dago.
Bilketa horren bidez lortu nahi da (argazkien jabeen baimenarekin):
- Bildutako argazkien erakusketa egitea.
- Ibarreko artxiboari eranstea, tokiko historia eta kulturaren argazki-funtsa edukitzeko.
- Noizean behin beste toki batzuetan erakustea, web gunean adibidez: www.valledearce.com o www.artzibar.com , edo paperean: liburua…
Ibarreko bizilagunak zein artzibartar oro animatu nahi dugu proposamenean parte hartzera.
Jendeari erraztasunak emateko ekainaren 13 eta 15a bitartean herri batzuetara joango gara, bertan argazkiak eskaneatu eta jabeari itzultzeko.
Hau izango da egutegia:
- Ekainaren 13a, ostirala. Hiriberri-Villanueva, 19:00-20:30.
- Ekainaren 14a, larunbata, Arrieta 11:30-13:30. Nagore 18:00-20:00.
- Ekainaren 15a, igandea, Saragueta 11:00-12:00 Nagore 12:30-14:00.
Ikus-memoria: argazkiak, dokumentuak, marrazkiak… garrantzizkoa da gure inguruko herri eta ibarretako historia ezagutzeko, historia hori gorde eta partekatzeak gure memoria eta gure arbasoen historia berreskuratzen laguntzen gaituelako
Adeitasunez,
Jose Etxegoien
Proiektuaren koordinatzailea
OHARRA:
– Egun horietan joaterik ez baduzu eta parte hartu nahi baduzu web gunearen bidez edo udal idazkaritzaren bidez jar zaitezke harremanetan, zurekin nola elkartu ahal garen esanez, ahal dela ibarrean hobe.
– Laster, web gunearen argazki zaharren atalean, argazkiak eta dokumentuak erraztasunez eskaneatzeko aholkuak emango ditugu, zuen irudiak zuzenean igorri ahal izateko.






