Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Nafarroako Hiri-Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea 2019-2030 Itzulera

Berriak

Lehen aditzera eman dugun bezala, Nafarroako Gobernuak Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030 Plan Zuzentzailearen partaidetza-prozesua aurkeztu du. Urtarrilaren 23tik otsailaren 9ra bitartean bederatzi

bilera egin dira (hiru tematikoak eta sei zonakoak). Zure interesaren eta kokapenaren arabera gonbidatu zintugun bilera horietara. Zonako bileren itzulera martxoaren 5etik 14ra bitartean izango da.

Mezu honen bidez, kokapen geografikoaren arabera dagokizun zonako bileran parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hemen kontsulta dezakezu programazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/1781/ciclo-integral-del-agua-uso-urbano-calendario

Prozesuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Gobernu Irekian lor dezakezu: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/plan-director-del-ciclo-integral-del-agua-uso-urbano

PIRINIO zonako (7., 8., 9., 10. eta 11. zonak) bilera Irunberriko auzo-etxean (Klaustroaren plaza, z/g – 31440 Irunberri) egingo da martxoaren 7an, asteazkena,

Aurreko aldietan ez bezala, bilera guztiak 16:30etik 18:30era egingo dira erakundeetako ordezkari zein herritar arruntentzat, urtarrileko eta otsaileko ordutegi-bereizketarik gabe.

Azkenik, laguntza eskatzen dizugu posta elektroniko hau ahalik eta herritar gehienen artean banatzeko, nahi izanez gero prozesurako euren ekarpenak egin ditzaten.

Fitxategi erantsian aurkituko duzu deialdi osoa, eraginpeko udalerriekin eta erakunde eskudunekin. Bestalde, edozein zalantza, kontsulta edo iradokizun baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Agur bero bat,

www.nilsa.com

volver arriba