Koloneko minbizia detektatzeko programa zonaldean
Berriak
2014. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernua Koloneko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programa (BZGDP) bat garatzen ari da, tumore horrek eragindako intzidentzia eta heriotza-tasa murrizteko.
Laster hasiko da AGOIZko osasun-eremuan. Oraingo honetan, 50 eta 69 urte bitarteko gizon eta emakume guztiak gonbidatuko dira (jaiotza-data: 1952ko urtarrilaren 1a eta 1974ko abenduaren 31 bitartean), aseguramendu-sistema edozein dela ere (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura atxikita ez dauden pertsonak barne).
Eremu horretan, adierazitako adinetako 1.132 pertsona identifikatu dira, eta 2024/06/24tik 2024/09/02ra bitartean gonbidapena bidaliko diegu. Egun horietan gonbidapena jaso ez bada, programarekin harremanetan jartzea komeni da, helbidearen datuak egiaztatzeko (tel. 848 423498).






