Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Pirinioko mahaiak TURISMO ETA ZERBITZUAK lan taldearen bilera

Berriak

Pirinioko mahaiak TURISMO ETA ZERBITZUAK lan taldearen bileran parte hartzeko konbokatzen zaitu.  Urriaren 5ean 17:30etan Ezkarozeko ibar etxean elkartuko gara.

Pirinioko Mahaia

Pirinioen alde lan egiten ari diren kolektiboek “PIRINEO 5min” kanpaina aurrera eraman zuten eta Ustaizen saio parlamentarioa antolatu zuten. Honen ondoren Parlamentuan Pirinioei buruzko Ponentzia bat egitea erabaki zen.

Garai berdinean Pirinioko Mahaia osatu zen eta kemendik aitzinera, interlokuzioa Mahaiaren eskuan gelditzen da.

Ponentzia urrian hasiko da eta bertan bi saio izanen dira:

· Ikuspegi orokorra (Pirinioan eginen da eta egun berean parlamentarien komisioari bisita bat antolatuko diogu)

· Despopulazioa

Hortik aurrera hilabete bakoitzean 3 lan saio eta bisita bat eginen dira. Lan saio horiek antolatzeko eta Mahaian genuen lan egiteko filosofiari jarraituz, jarraian agertzen diren talde desberdinak antolatu ditugu:

· Abeltzantza eta Laborantza

· Oihaneko eta Ingurugiroa

· Etxebizitza, garraioa eta infraestrukturak

· Turismo eta Zerbitzuak

· Osasungintza eta Giza-zerbitzuak

· Hezkuntza eta formakuntza

· Enplegua, industria, herri garapena eta ekimen leihatsuaren sustapena

· Kultura, euskera eta ondare historiko-kulturala

Pirinioko Mahaiatik talde horietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Horrela nahi izatekotan, edozein mahaikideekin kontaktuan jarri edota piriniokomahaia@gmail.com korreora email bat bidali. Talde horietan parte hartzeko zialtasunak ikusten badituzue, bide berdinak erabiliz, zuen proposamenak bidali ditzakezue.

Eskerrik anitz zuen interesarengatik

PIRINIOKO MAHAIA

volver arriba