Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Azoka Iraunkor

Berriak

Azoka Iraunkor
Azoka Iraunkor

Datorren irailaren 21ean Iraunkortasunaren egun internazionala da, gobernu askok 17 helburu zehatzeko konpromezua hartu dute eta horren ildora ekintzak bultzatzen dituzte.

Azken urteotan ibai garbiketak egin izan ditugu egun honetan, udaletxe desberdinekin batera, indarrak batuz.

Aurtengoan Urrotzeko udaletxearen proposamenera batzen gara, Bertako Pintxoaren Egunera eta aldi berean Iratiko Mankomunitatearekin batera Bertako Azoka Iraunkor bat antolatzen ari gara. Bertara gonbidaturik zaude eta zure auzokideen artean zabaldu dezakezu.

Zer esan nahi dugu Azoka Iraunkor batekin?

Ba azokaren edukia zabaldu dugula ez bakarrik gure baratz, mendi eta zelaietako produktuetara baizik eta idei, bizipen, ekimen, ekonomi osagarri, eta irati txanponetara ere.

Hau da, mankumunitatearen inguruan eta bera osatzen duten 11 udaletxeetan egiten dire ekimenak erakutsi nahiko genituzkela.

Energia berriztagarriekin dauden bizipenak, elikagaien prozesaketan, basoko ekoizkinen lehorketan, plastiko birziklatuaren estrusionatuan, konpostaketan, haragi ekologikoan, garagardo artisauan… Aldaketa klimatikoaren efektua eta co2-aren zein kontsumoaren txikipena dakartzaten ekintzen aurkezpentxo bat.

Bizidunekin zein ingurugiroarekin konpromezuan dauden ekintzak, planetan bizirauteko iraunkortasunaren bila.

Bertako elikagaiekin, lurraldearen berpiztearekin, komunitatearekin, herri bizi eta lurraren, uraren, zein izakien kudeaketa egiten… Bizitza akabatu beharrean anizkoiztuz.

Hondakinen prebentzioarekin, birziklapenarekin eta hondakin organikoen kudeaketa eginez lurra elikatuz konpostaren bitartez. Zabortegietara doazen hondakinak eraldatu eta aukera berridun gaiak sortu… Ontziak ez diren plastikoak eraldatu hiriko altzariak egiteko…

Azken finean oraina den etorkizunetik ibilalditxo bat egitera gonbidatzen zaitugu. Gure aurrepirinioko eskualdeak sortu eta martxan jarri dituen ekintzak partekatu eta elkarrekin gehiago martxan jartzeko, bizitzaren iraunkortasunaren aldeko nortasunean bateginez.

Iratiko Mankomunitatea: Mabel Cañada

Urrotzeko Udala: Mikel Angel  Iribarren

volver arriba