Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza

Berriak

ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza
ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza

Udaletako Euskara Zerbitzuek eta Euskarabideak “ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza” martxan jarri dute familiei baliabideak eskaini eta ahalduntzeko.

Adituekin (Iñaki Eizmendi, Nerea Mendizabal eta Julen Linazasoro) hiru online saio eskainiko dira euskaraz zein gaztelaniaz seme-alabei hizkuntzetan laguntzeko, hauen autonomia eta motibazioa sustatu edo euskarazko sareko baliabide teknologikoak ezagutzera emateko:

Azaroaren 16an, seme-alabei euskararekin eta hizkuntzekin laguntzearen erronkaren inguruan arituko da Iñaki Eizmendi.
Azaroaren 18an, ordea, seme-alaben autonomia, motibazioa eta autoestimua sustatzeko baliabideak eskainiko dizkie familiei Nerea Mendizabal adituak.
Azaroaren 25ean, euskarazko sareko baliabideak eta Google tresnen zein zibersegurtasunaren inguruan solastuko da Julen Linazasoro.

Emanaldi guztiak 16:00etan euskaraz izango dira eta 18:00etan, gaztelaniaz. Zuzenean, streaming, emitituko dira Era Nafarroaren YouTube kanalean eta WhatsAppez zein YouTube kanalaren txataren bidez galderak zuzenean egiteko aukera egongo da. Saioak doakoak izango dira eta ez da aldez aurreko izen ematerik behar.

Informazio gehiago jasotzeko:

https://eranafarroa.eus/era-eskola-gurasoentzako-trebakuntza-online/

volver arriba