Artzibarrek Itoitzen egindako inbertsioak itzultzea eskatzen du
Berriak
EKHak eta Fundazioak 9 milioi euro itzultzea eskatzen dute.
“Ikusirik urtegiak ez duela hitz emandako eragin ekonomikoa izaten ari, Artzibarko Udalak desagertutako Itoizko Fundazioak hasitako Garapen Plana berreskuratzeko deia egin du “. “Urtegiak emaitzak izaten ari da eta Artzibarren ez dira falta diren inbertsioak egin”, diote.[…]
“Itoizko urtegiko atzealdeko presen inguruko lan-mahaia Nagoren bildu zen maiatzean eta bertan Nafarroako Gobernua, EKH, Cederna Garalur eta Artzibarko agintariak elkartu ziren. Bileraren helburua zen Nagoreko atzealdeko presaren paretan egiten ari diren lanen gaineko informazioa ematea eta Garapen Planari berriro ekitea, inbertsioak eskatzeko. “Egungo Gobernuak kajoiak hutsik aurkitu ditu, baina interes handia daukala ikusten ari gara”, azaldu dute.”.[..]
“LEHENTASUNAK”
Bainatzeko eremuak. Nagoren bainatzeko bi eremu, aparkalekua eta informazio-gunea.
Artziko Jauregia. Proiektuaren bidez jauregia zaharberritu eta galtzada erromatarrarekin lotuko litzateke.
Ur-gunea. Bertan taberna, txalupentzako eremua eta erakusketa aretoa jarriko lirateke.
“EZ DUGU IRAGANBIDE-IBARRA IZATEN SEGITU NAHI”
“Artzibarko agintarien ustez beharrezkoa da eskualdera bisitariak ekarriko dituen eta eskualdea suspertuko duen proiektuari jarraipena ematea.”
Patricia Carballok Diario de Noticiasen idatzitako erreportaian informazio gehiago irakur daiteke.






