Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Urdirozko herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Udalaren jakinarazpenak, Azkeneko berriak

Artzibarko Udalak, 2024ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako beharkizunak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Urdirozko herri-larreen aprobetxamenduen adjudikazioa eska dezaten. Modalitatea herritarrendako zuzeneko adjudikazioa izanen da eta Udalaren Idazkaritzan dauden baldintzen arabera eginen da.

Artzibarren, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Javier Diez Huguet.

volver arriba