Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Saragüetako leherketaren abisua martxoaren 11n

Udalaren jakinarazpenak, Azkeneko berriak, Jakinarazpen eta oharrak

Saragüetako leherketaren abisua martxoaren 11n
Saragüetako leherketaren abisua martxoaren 11n

NA-2382 Saragueta tokiko errepidearen eta NA-1720 Agoitz – Auritz tokiko errepidearen arteko bidegurutzean, 22+300 k.p.aren parean, ikuspena hobetzeko obrak hasteko oharra.

Nafarroako Gobernuko Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Errepideak Zaintzeko Zerbitzuak datorren astelehenean, 2024ko martxoaren 11n, Saraguetara doan errepidea eta NA-1720 Agoitz-Auritz errepidea gurutzatzen diren lekuan, 22. kilometro-puntuaren parean, bide-segurtasuna hobetzeko hondeaketa-lanak hasteko asmoa du.

Gaur egun, bi errepideen arteko lotuneak ukipen-angelu zeiharregia du bien artean, eta, horrekin batera, Saraguetara doan errepidearen ezkerraldean harkaitzezko lurrerauzketa-ezponda bat dago, 15 metro ingurukoa, eta horrek nabarmen murrizten du gurutze guneko ikuspen-distantzia, izan ere 30 metro baino ez dira.Hori dela eta, luzaroan, ispilu ahurra jarri behar izan da bidegurutzearen aurrean, Saraguetatik atera eta bide nagusira iparralderantz doan ibilgailuari ezkerretara biratzeko maniobra egiten laguntzeko, eta horrek bide-segurtasunaren arazoa dakar.

Elkargune hori hondeatuz eta hobetuz, 150 metrorainoko ikuspen-distantzia lortu nahi da, eta horrek nabarmen hobetuko du bide-segurtasuna bidegurutze horretako biraketa-maniobran.

Aipatutako lur-erauzketa arrokan egiteko, zulaketa- eta leherketa-lanak egin beharko dira, lehendik dagoen arroka-geruzak dentsitate handia baitu, kareharrizkoa eta dolomitikoa, eta, beraz, ezin da lur-erauzketa hondeaketa mekaniko konbentzionalen bidez egin.

Atera beharko den eta analisi topografikoaren arabera zenbatetsi den materialaren bolumena 2.100 metro kubiko ingurukoa dela kalkulatzen da. Leherketa kontrolatuko eragiketa horrek ibilgailuen trafikoan duen eragina txikiagotzeko, jarraian 3 leherketa egitea pentsatu da, 1 eta 6 metro bitarteko altuerakoak, bakoitzean askatutako materiala txikiagoa izan dadin. Zulaketen diametroak 83 mm-koak izango dira eta lehergailuen arteko lauki-sarea 2*2,5 metro.

Lehenbiziko leherketa 2024ko martxoaren 11n eginen da, 12:30ean.

Errepidearen erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, leherketa baino 30 minutu lehenago, NA-1720 errepidetik obrako eremurako sarbideak moztuko dira 21+700 eta 22+800 kilometro-puntuetan, baita NA-2382 Saragueta, NA-2042 Arrieta eta NA-2043 Artzibarko Hiriberri baita Lusarretako bidea ere.

Detonazioa egin ondoren, eta ukitutako errepideetako galtzadan geratu den materialaren hondakinak kendu eta bide-segurtasuna bermatu ondoren, berriro ere trafikoari irekiko zaio, eta hondeaketaren ondoko aldean zirkulazioa errei batera murriztuko da, semaforoek araututa.Hondakinak kentzeko eremutik zirkulatzeko erreia new jersey motako hormigoizko hormen lerro baten bidez bereiziko da, eta obra-eremua auto eta/edo gehienez ere 12 tona eta gehienez 2,5 metroko zabalera duten ibilgailu astunen pasabidera mugatuko da.

Hondeaketa lanek irauten duten bitartean (3 aste, gutxi gorabehera), beste desbideraketa batzuk ezarriko dira, honako puntu hauetan:

NA-1720, 15+200 KP, NA-2040 errepidearekiko elkargunea, desbideraketa alternatiboa Orotz-Betelutik egingo da.

NA-1720, 29+530 KP, N-135 errepidearekiko elkargunea, desbideraketa alternatiboa NA-140 Auritz/-Izaba errepidetik egingo da.

Bigarren eta hirugarren leherketaren aurreko egunetan gutxienez 72 ordu lehenago jakinaraziko da eta jarduteko protokolo berari jarraituko zaio. Barkatu eragozpenak,  etorkizunean eragozpen puntual horiek inguru honetako errepideen erabiltzaileen bide-segurtasuna hobetuko baitute.

 

Descargar (PDF, 475KB)

volver arriba