Urtero bezala, abuztuko lehenengo igandean Artzibarko Eguna ospatu zen. Ehunka herritarrek parte hartu zuten festa berezian, eta besteak beste, dantzak, musika eta herri bazkaria egon ziren. Hona hemen Artzibarko Egunaren […]
Giro gozoa Nagoren, Las tierras en juego liburuaren aurkezpenean! Arkaitz Leonek, Artzibarko bizilagunak, Relatos de Mirthad bildumaren lehenengo alea aurkeztu zuen. Genero fantastikoko eleberria, gaur egungo gizartean horren erreala den […]
Lakorri Elkarteak antolatu duen pintura ikastaroa martxoaren 9an, astelehenean, hasiko da. Arrietako Elkartean izango da, astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara eta 3 hilabete iraunen du.
Azkeneko asteetan izandako elurteek gure bailara zuritu dute. Zuetako askok argazkiak igorri dizkiguzue. Argazki gehiago bidaltzera animatzen zaituztegu, bilduma polita egiteko. (Argazkiak: Felix Torrea)
Atzo bilera izan zuten Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuan eskualdeko toki entitateetako ordezkari hauek: Alvaro Villanueva eta Enrique Garralda (Erro); Joxepe Irigarai (Auritz-Burguete); Félix Jamar, Aezkoako Batzarre Nagusiko presidentea; Edurne Eginoa, […]