Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

“Las tierras en juego” liburuaren aurkezpena

Berriak

“Las tierras en juego” liburuaren aurkezpena
“Las tierras en juego” liburuaren aurkezpena

Giro gozoa Nagoren, Las tierras en juego liburuaren aurkezpenean!

Arkaitz Leonek, Artzibarko bizilagunak, Relatos de Mirthad bildumaren lehenengo alea aurkeztu zuen. Genero fantastikoko eleberria, gaur egungo gizartean horren erreala den ukitu kritikoa dauka. Egileak egoera erreala aurkezten du, fikziozko munduan kokatua. Abentura eta magiaz beterik, erraz irakurtzeko moduan idatzia.

Aurkezpen ekitaldira jende gutxi hurbildu bazen ere, joandakoek interes handia erakutsi zuten, galdera asko eginez. Parte-hartze handia izan zen.

Eleberriaren laburpena:

Mirthad, Ezagututako Lurraldea, gizakiz, elfoz eta bestelako izaki bereziez betetako mundua da. Botere bereziak dituen elfoa agertzen da gizakien lurraldean eta inork espero ez duen gertakaria suertatuko da, milioika pertsonen bizitza aldatuz. Merkatari boteretsuenak lurreko baliagai guztiez jabetzen dira, jende asko pobrezian utziz eta lurra suntsituz, eta onura gehiago lortzeko edozer egiteko prest daude. Magia, abenturak eta askoz ere gehiago aurkituko dugu, ezaguna egingo zaigun mundu horretan.

volver arriba