2020ko bigarren seihilekoan Nasuvinsak Nafarroan Eurovelo 3 (EV3) ibilbidea diseinatzen eta trazatzen lan egin du Interreg POCTEFA BICIMUGI proiektuaren 4. ekintzaren barruan. Guztira 57 km dira Orbaizeta eta Agoizko arma fabriken arteko bideak berreskuratzen dituztenak, eta horietatik 25 kilometro Artzibarretik igarotzen dira.
Herritar guztiei egungo egoeraren berri emateko eta proiektuarekin behin betiko aurrera egiteko, informazio-bilera bat eginen da ostiral honetan, urtarrilaren 8an, arratsaldeko 18: 00etan. Edukiera-murrizketak direla-eta, modu digitalean parte hartu ahal izango da bileran, esteka honen bidez: