URRIAREN 9, 10 eta 11ean
AUZOLANA ARTZIN
9:30-13:30tara eta 14:30-17:30tara
Hamaiketakoa eta bazkaria antolakuntzaren eskutik.
Apuntatzeko: https://forms.gle/usfdrDSX2s1RgBDHA
Artziko auzolanaren helburua aztarnategiko egitura nagusiak neguan eta udaberrian (euria, maila freatikoaren igoera, etab.) jasan ditzakeen kalteetatik babestea izango da. Horretarako, igeltsaritza edo hargin lanak egingo dira (pareten gainkalde edo gailurra geotextil eta kare mortairuz estaliko da, baita zoru azalera batzuk plastikoz ere). Aldi berean, aztarnategiaren ingurua txukuntzeko baliatuko da, hau da, desbroze lanak: inguruko sasiak eta sarreretako sasiak garbitu, gunea atondu, etab.
Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea eta bakoitzak bere eskularruak eta ur botila eraman beharko ditu (antolakuntzaren kontu hamaiketakoa eta bazkaria). Ekimenean izena emateko ez da jakintza espezifikorik behar, lan egiteko eta laguntzeko gogoa soilik.
Antolatzaileak: Aranzadi eta Artzibarko Udala