Pirinioko beste ibar batzuekin elkartu gara eskualdeko 5 zentral hidroelektrikoetaz baliatzeko
Berriak
Atzo bilera izan zuten Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuan eskualdeko toki entitateetako ordezkari hauek: Alvaro Villanueva eta Enrique Garralda (Erro); Joxepe Irigarai (Auritz-Burguete); Félix Jamar, Aezkoako Batzarre Nagusiko presidentea; Edurne Eginoa, Orbara eta Orbaizetako udaletako idazkaria; Sergio Mujika (Orbaizeta); Juan Fermín García (Luzaide) eta Carlos Oroz (Artzibar).
Bileran Pirinioko ibarretan argiaren hornidurarekin izaten ari diren arazoak azaldu eta, etorkizunean, horrelakoak ez gertatzen hartu behar diren neurriak aztertu ziren.






