Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Helduak euskalduntzeko kanpaina abiatu da

Berriak

Helduak euskalduntzeko kanpaina abiatu da
Helduak euskalduntzeko kanpaina abiatu da

Aurtengo kanpainaren leloa hau da: “Aukera galdurik? Ez horixe! / No te pierdas la oportunidad de aprender euskera”. Antolatzaileen helburua da helduak motibatzea, euskara ikasten hasteko edo ikasprozesua burutzeko.

Nafarroako Gobernuak 32 toki erakunderekin eta Nafarroako euskaltegiekin batera abiatu du kanpaina, euskaltegietan matrikulazioa sustatzeko.

Iaz bezala, helduek aukera izanen dute Euskarabideak, Nafarroako Gobernuak eta tokiko erakundeek eskainiko dituzten dirulaguntzak eskatzeko. Horretarako, erakunde bakoitzak bere deialdia zabalduko du.

Euskaltegia ikasteko ingurune atsegina da, eta kontuan hartzen ditu adin guztietako helduen ezaugarriak eta beharrak. Horretarako, hain zuzen, ikasketa aktiboan oinarritutako metodologiak erabiltzen ditu, komunikazio gaitasun praktikoak barneratzeko. Horregatik, kanpainak zera nabarmentzen du: “Gozatu euskara”, euskaltegiek helduen motibazioa kontuan hartzen dutelako beti.

Kanpainari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean zein https://elaide.eus/eu/helduak-euskalduntzeko-kanpaina-abiatu-da webgunean aurkituko duzu.

volver arriba