KORRIKA APIRILAREN 6AN ARTZIBARREN
Berriak

Apirilaren 6an, larunbatean, goizean, Korrika 21. gure ibarretik pasatuko da, Orotz-Betelutik Agoitzerako bidean.
Artzibarko Udalak eta Lakorri Elkarteak kilometro bat erosi dugu, 430 zenbakia duena, Orotz-Beteluko tunela pasatuta Nagore aldera, apirilaren 6an 9:56ean. Ordua alda daiteke eta zertxobait aurreratu edo atzeratu; parte hartuko duzuenek hori kontuan hartu eta lehenago egon zaitezten.
Kilometroa korrikatu ondoren Artzibarko fanfarreak Nagoreko frontoian joko du eta gosaria ekartzea proposatzen dizuegu, bertan elkartu eta fanfarrearekin batera goizaz gozatzeko.
Animatu eta parte hartu!!!!