NASUVINSAren etxebizitza-erroldan apuntatu
Berriak
Uste dugu une egokia dela birgogoratzeko, etxebizitza alhokatzeko interesa duten pertsonek NASUVINSAren etxebizitza-erroldan apuntatu beharko direla.
Interesa duten pertsona guztiek alokairu-eskatzaile gisa agertu behar dute datu-basean. Horretaz gain, lurraldearen benetako eskaera eta interesdunen kokalekua identifikatzea funtsezkoa da proiektu berriak garatu ahal izateko eta, modu honetan etorkizunean egungo alokairuko etxebizitza parkea handitzearren.
Askok jakingo duzuenez, Gu Pirinioatik udal-etxebizitzen memoria tekniko ugari idazten hasi gara. Hala ere, oraindik ez da erabaki zein izango den inbertsioaren jatorria. Eskatzaileen errolda izateak hurrengo inbertsioetarako kokalekuak aukeratzen lagunduko du.
Eskatzaileen errolda erregistro bakarra da, eta bertan izena eman behar dute, aldez aurretik hitzordua eskatuta edo telematikoki. Esteka honetan aurkituko duzue izapidea egiteko edo hitzordu bat zehazteko behar den informazioa Nasuvinsaren bulegoetan:
https://www.nasuvinsa.es/es/servicios/vivienda/censo-solicitantes
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!