Tokiko artisautza-feria, Artzibarko Eguna 2018
Berriak
Abuztuaren 5ean “Artzibarko Eguna” ospatuko dugu eta antolatutako ekitaldien artean “Tokiko artisautza-feria” egingo da goizean. Zu artisaua baldin bazara edo ezagutzen baduzu eskualdean artisaua den norbait eta egun horretan egiten dituen produktuak (bisuteria, zur-tailak, keramikak, jakiak, ohialezko lanak, eta abar) erakutsi eta saltzera etorri nahi badu jar zaitez harremanetan Udalarekin.
Horretarako posta elektronikoa erabili ahal duzu (ayuntamiento@valledearce.com) edo udaletxera etorri (San Julian karrika 70, Nagore), asteartetan, hilabeteko lehenengo ostegunean edo azkeneko ostiralean. Telefonoa: 948790398.