Nafarroako Artxiboak Eugenius Frankowski antropologo poloniarraren 46 argazki jaso ditu dohaintzan.
Berriak
Argazkiak 1917ko apirilaren eta abuztuaren artean egin ziren Nafarroa Beherean, Luzaiden, Orreagan, Auritzen, Artzibarren eta Aezkoan, eta paisaiak, ondarea eta gai etnologikoak jasotzen dituzte, artzaintza edo ikaztegiak kasu.
Argazkiak Jose Irigaray Gilek eman ditu; bera Artxiboko ikertzailea da eta Aurizko historia ikertu du. Numismatikaren bildumazaletasun establezimendu batean erosi zituen 1993an eta ordutik gordeak zituen.
http://www.culturanavarra.es/es/noticias/el-archivo-de-navarra-recibe-en-donacion-46-fotografias-del-antropologo-polaco-frankowski