Euskal dantza ikastaroa Nagoren
Berriak
Arzibarko Emakumeen Elkarteak euskal dantzen ikastaroa antolatu du udarako. Ikastaroa asteazkenetan izango da 19:00etatik 20:30era, Nagoreko frontoian.
Klaseak uztailaren 16an hasiko eta abuztuaren 27an bukatuko dira.
Helduentzako eta haurrentzako da, interesaturik dagoen oro uztailaren 16an joan dadila informazio gehiago jasotzeko.