Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Artzibarko festak

Berriak

Artzibarko festak
Artzibarko festak

Artzibarko Udaletik 2020ko Artzibarko jaiak bertan behera uztea erabaki dugu. Erabaki hau ibarrean bizi garen pertsonen beharrak zaintzeko eta errespetatzeko hartu dugu. Gure ustez, gauden garaian, ezin izango genituzke jai hauek egin guztiok lasai eta gustura sentitu gabe, eta, horregatik, pentsatu dugu, oraingoz, aurten onena jaiak bertan behera uztea dela.

Hala ere, Artzibarko festak zoriondu nahi dizkizuegu. Urte asko dira hartzen gaituen lurralde hau, gure historia, gure jendea eta gure kultura ospatzeko eta ohoratzeko elkartzen garela. Elkartzen ez bagara ere, elkarrekin bizitzen eta lurra zaintzen sortzen dugunari balioa ematera animatzen zaituztegu. Udaletik, oso eskertuta eta harro gaude bailara honetaz, eta hori jakinarazi nahi dizuegu.

Gainera, ez dugu aukera pasatzen utzi nahi, urtero bezala, bailaran sortutako haurren jaiotza ospatzeko. Aurten:

  • Olaia Hualde Oroz (19/09/03)

Eta pertsona hauen 85 urteak aitortzea eta ohoratzea:

  • Josetxo Dufur Ibarra (35/03/05) Lusarreta
  • Miguel Antonio Cervantes Vizcay (35/10/08) Gorraitz
  • Mª Rosario Ibañez Aranaz (35/11/15) Nagore
  • Maria Villanueva Legarrea (35/12/06) Hiriberri

Udalak lasaitasuna, arreta, errespetua eta konfiantza helarazi nahi dizue mundu mailan bizitzen ari garen egoeraren aurrean. Poliki-poliki berriz ere elkartu ahal izatea espero dugu, gure kultura, festak eta hartzen gaituen lurraldearekiko maitasuna eta errespetua partekatzen jarraitzeko.

Besarkada berezi bat bidali nahi diegu ibarrean bizi diren eta konfinamendua jasan duten adineko pertsona guztiei. Zuekin gaude, eta espero dugu ongi lagunduta, osasuntsu eta lasai sentitzea.

Artzibarko gazteei eta haurrei une hauetan erakutsitako errespetua, pazientzia eta arreta eskertu nahi diegu, eta uda honetan gozatzea espero dugu, bizi dugun egoera gorabehera.

Artzibarko Udala

volver arriba