Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Nekazariek eta abeltzainek beren produktuak zuzenean saldu ahalko dituzte

Berriak

Nafarroako Gobernuko web gunean argitaratu den berri baten bidez jakinarazi da abendutik aitzina abeltzainek eta nekazariek beren produktuak zuzenean saldu ahalko dituztela.

Gobernuak onartu duen Dekretuan jarraitu beharreko baldintza eta kontrolak ezartzen dira.

Arautegia Nafarroako Nekazal eta Abere Ustiakuntzen Erregistroan izena eman duten abeltzain eta nekazariek aplikatuko zaie, beti ere bere ustiakuntzan ekoiztutako produktuak zuzenean saltzen badituzte.

Honako produktuak saldu ahalko dira: zukuak, marmeladak eta fruta zein barazkien kontserbak; sagardoa, ardoa, likoreak aeta pattarra; haragikiak; esnekiak; eztia eta eztikiak; infusioak egiteko  edo janariak ontzeko belarrak; oliba-olio birjina berezia eta arautz freskoak, hautatuak, sailkatuak eta/edo paketatuak.

Informazio gehiago hemen: Gobierno de Navarra – www.navarra.es

volver arriba