Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Artzibar arainfo.com web orrian

Azkeneko berriak

Duela gutxi arainfo.com web orrian (Diario Libre d’Aragón) argitaratu den artikuluan Nafarroako hainbat herri aipatzen da, besteak beste gure ibarreko bi.

Hiriberriko Maricruz Landa Etxea aipatzen da eta Alicia eta Luismi ibarrera nola iritsi ziren eta landa turismoari buruz duten ikuspegia azaltzen da.

Azpimarratzen da landa eremuan ezinbestekoa dela sektoreak elkartzea indarrak batzeko: landa turismoa, ostalaritza, artisautza, nekazaritza eta abeltzaintza. Maricruz landa etxeko sukaldean eskualdeko produktuak erabiltzen dira. Haragi ekologikoa ekoizten duen Trigo Limpio kooperatibarenak hain zuzen ere (Artzibarko bizilagun batzuk horretan parte hartzen dute).

Aurrerago Lakabeko ogiaz aritzen da, oso ezaguna eta oso ongi baloratua den ogia. Gaur egun komunitateko diru iturri garrantzitsua da. Hortaz gain, uraren eta lurraren funtzionamenduaz duten ikuspegia ere azaltzen da, baita Lakabeko lan taldeen antolakuntza ere.

Artikulu osoa irakurtzera animatzen zaituztegu, ondoko loturan sakatuta.

https://arainfo.org/biela-y-tierra-se-adentra-en-los-valles-de-nafarroa-para-pedalear-por-un-mundo-rural-vivo/

volver arriba