Artzeko jauregiaren bisita guidatua
Udalaren jakinarazpenak
Artzeko jauregia Santa Maria de Arce elizaren babes-ingurunean dago, Nagoreko urtegiaren ondoan. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak, Artzeko Haraneko Udalarekin lankidetzan, XVI. mendean eraiki zenetik Jauregiaren historia eta bilakaera hurbilagotik ezagutzeko aukera eskaini nahi die bizilagunei, baita hura zaharberritzeko egingo diren esku-hartzeak eta amaitutakoan eskainiko dituen zerbitzuak ere.
Horretarako, bisita gidatu labur batean izena emateko aukera eskaintzen da.
Bisita-egunak eta ordutegiak:
- Ostirala 28- Ordutegia: 16:30etik 18:30etara
- Larunbata 29- Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara
Bisitaren iraupena: 20 minutu inguru (beti aldez aurretik izena emanda*).
Izena emateko: 848/433318 edo helbide elektronikoa: direccion.general.proyectos.estrategicos@navarra.es
Izena emateko azken eguna: urriak 26, asteazkena
(*) Izena emateko unean hitzordu bat esleituko da adierazitako egunean, ordutegiaren barruan.
Informazioa eta gomendioak:
- Bisita talde txikietan eginen da (6-7 pertsona), proiektuaren erredaktorearekin, Verónica Quintanilla Crespo arkitektoarekin, eta COMAL eraikuntza-enpresako langileen laguntzarekin eta azalpenekin.
- Bisitak irauten duen bitartean, kanpoaldeko zonalde bat jauregiaren ondoan zeharkatuko da, eta barrualdera “hegal noble”tik sartuko da, lehen eta bigarren solairuan seinaleztatutako ibilbide baten bidez. segurtasun-jarraibideak une oro bete beharko dira.
- Hitzordura hasi baino 10 minutu lehenago joatea gomendatzen da.
- Jauregiko zelaiaren ondoan ibilgailuak aparkatu ahal izango dira.
- Oinetako eroso eta egokiekin joatea gomendatzen da







