Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Ibarreko herrietako oikonimiaren (etxeen izenak) bilketa

Udalaren jakinarazpenak

Ibarreko herrietako oikonimiaren (etxeen izenak)  bilketa
Ibarreko herrietako oikonimiaren (etxeen izenak) bilketa

Artzibarko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, ibarreko herrietako oikonimia (etxeen izenak)  bildu nahi du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskaltzaindiaren aholkularitzarekin.

Jakin badakigu azkeneko hamarkadetan aldaketa handiak eman direla gure bizimoduan, eta, ondorioz, betidanik erabili izan diren toponimo asko desagertzen ari direla.

Proiektu honen bidez ahozko informazioa jaso nahi da, bizilagunei elkarrizketak eginez, baita artxiboetan datuak jasoz. Lana aurrera eramateko boluntarioak behar dira, beti ere egingo dituzten joan-etorriak ordainduko zaizkie eta lana bukatzen dutenean parte hartu dutela ziurtatzen duen agiria emango zaie.

Lehentasuna emango zaie herriak ongi ezagutu, gaiarekiko interesa izan eta datuen bilketan parte hartzeko interesa erakusten duten ibarreko bizilagunei; euskara jakitea hobetsiko da.

Interesaturik dagoen oro Artzibarko Udalarekin 948 79 03 98 / ayuntamiento@valledearce.com edo Euskara Zerbitzuarekin 948 79 04 05 / euskara@burguete.es,  jar daiteke harremanetan urtarrilaren 9a baino lehen,

Interesa azaltzen duten guztiekin bilera egingo da lanaren nondik norakoak azaltzeko.

volver arriba