Baso-Suteen Udal Plana
Udalaren jakinarazpenak
Baso-Suteen Udal Plana betetzeko, azaroaren 11tik 15erako astean, LURGEROAko Nahia bailarako herrietatik pasako da plan horretarako beharrezkoa den informazioa jasotzeko.
● azaroak 12: Zazpe, Nagore, Artzi, Zandueta, Uritz, Espotz, Urdirotz, Imizkotz, Gorraitz
● azaroak 13: Saragueta, Arrieta, Hiriberri, Lusarreta, Usotz, Lakabe, Azparren, Ekiza
● azaroak 14: Arizkuren, Uligoiti
Bere asmoa da egutegia errespetatzea eta ordutegia 7:30etik 16:00etara izanen da.
Herri bakoitzaren bisita, batetik besterako joan-etorria barne, 45 minutukoa izanen da errepidetik sarbidea duten herrientzat. Herri bakoitzean norbait laguntzeko prest egotea eskatu dute.
Gai hauen gaineko informazioa behar du:
1. Kontzejuko ibilgailuen inbentarioa, bai sua itzaltzeko balio dezaketenena, bai ebakuatzeko balio dezaketenena: autobusak, ibilgailu astunak, bidaiariak edo materiala kargatzeko edozein ibilgailu.
2. Jendea ebakuatzeko lekuen inbentarioa: eskola publikoak, pribatuak, kiroldegiak… Horretarako, herri bakoitzean kontzeju-etxea balio dezake, ebakuaziorako prestatuta baldin badago.
3. Sute-aho eta ureztatze-aho guztien kokapena.
4. Baso-suteak itzaltzeko materialak edo tresnak: batesuak, mahukak…
5. Larrialdi egoerei erantzuteko eta zerbitzu publiko espezializatuei itzaltze lanak errazteko boluntario talderik dagoen.
6. Zuhaiztietatik hurbil dauden edo lehorreko laboreez inguratutako ekonomia-jarduerak (landetxeak, jatetxeak, enpresak…)
7. Elkargune bat zehaztu, larrialdiren bat gertatuz gero.
8. Gure aurretiko azterketan arriskuren bat egon daitekeela iruditzen zaigun eremuak bisitatuko ditugu.
9. Batez ere, herritarrek baso-suteagatik arriskugarritzat jotzen dituzten eremu horiek bisitatu nahi genituzke.
10. Herri bakoitzean sute-aho eta ureztatze-aho guztien GPS-posizioa aterako dugu, dauden tokian daudela; beraz, ondo legoke harrera egiten digun pertsonak jakitea non dauden, erraz aurki ditzagun.
Nahiarekin harremanetan jartzeko: 682311244






