Valle de Arce

Valle de Arce-Artzibar

Artzibarko Eguna 2016. Tokiko artisautza-feria

Udalaren jakinarazpenak

Artzibarko Eguna 2016. Tokiko artisautza-feria
Artzibarko Eguna 2016. Tokiko artisautza-feria

Abuztuaren 7an “Artzibarko Eguna” ospatuko dugu eta antolatutako ekitaldien artean “Tokiko artisautza-feria” egingo da goizean. Zu artisaua baldin bazara edo ezagutzen baduzu eskualdean artisaua den norbait eta egun horretan egiten dituen produktuak (bisuteria, zur-tailak, keramikak, jakiak, ohialezko lanak, eta abar) erakutsi eta saltzera etorri nahi badu jar zaitez harremanetan Udalarekin uztailaren 22a baino lehen.
Horretarako posta elektronikoa erabili ahal duzu edo udaletxera etorri (San Julian karrika 70, Nagore), asteartetan, hilabeteko lehenengo ostegunean edo azkeneko ostiralean. Telefonoa: 948790398.

volver arriba