Bizlagunen eskutitza: oikonimia
Udalaren jakinarazpenak
Artzibarko Udalak ibarreko herrietako etxeen izenak (oikonimia) biltzeko proiektua jarri du martxan.
Lan hori egitearen arrazoi nagusiak bi dira: batetik, azkeneko urteetan bizimoduen aldaketa handia gertatzen ari dela, eta, horren ondorioz, izen asko desagertzen ari dela, eta, bestetik, administrazio publikoen eginkizunetako bat toponimia mantendu eta gordetzea dela, eta horren barne oikonimia.
Eskutitz honen bitartez jakinarazi nahi dizugu hurrengo hilabeteetan ahozko elkarrizketa egingo dizuten pertsona batzuen bisita jasoko duzula; pertsona horiek ibarrekoak dira edo ibarrarekin zerikusia dute, eta borondatez ari dira lan hori egiten. Zure laguntza ezinbestekoa da lana behar bezala egiteko, gero denok emaitzez disfrutatu eta gure ondokoek gure kulturaren ondare hau ezagutzeko.