OHARRA: euskara ikasteko 2020/2021 ikasturteko diru-laguntzak
Udalaren jakinarazpenak
Bizilagunei jakinarazten zaie 2021eko irailaren 1etik 30era 2020/2021 ikasturtean euskara ikasten aritu direnek diru-laguntza eskatu ahal dutela.
Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen Ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko urtarrilaren 27an (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/19/5).
Eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Artzibarko Udalean:
a) Dirulaguntzarako eskabidea (Udalean eska daiteke, edo web orritik deskargatu).
b) Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, ezaugarriak zehazten dituena: maila, iraupena, matrikularen kostua, eta dirulaguntza eskatzen duen ikaslearen bertaratze portzentajea.
c) Matrikularen ordainagiria edo entitate antolatzailearen ziurtagiria, azaltzen duena ikastaroaren kostuaren %100 ordaindu dela.
Informazio gehiago:
Euskara Zerbitzua: 948790405-euskara@burguete.es
Artzibarko udaletxea: 948790398 – ayuntamiento@valledearce.com
Artzibar, 2021eko abuztuaren 17a