“Ekizan Eguzkia ateratzen da, Arizkuren en ilargia, Uli goikoan izarrak eta Azparrenen aberastasuna”.
“Azparren paraisoa, Ekiza bigarren zerua, Uli goikoa purgatoria ta Arizkuren inpernua”Latxagak bildutako esaerak (1976)
Irati ibaiaren ezkerreko aldean dago, Olozi eta Arizkurenen artean. Hiru herri horiek duela urte anitz hustu ziren, gaur egun Uliberrin eta Arizkurenen jendea bizi da. 700 metroko altueran dago.
Euskaltzaindiak ibarreko herrietako izenak ikertu zituen eta Uliberri aukeratu zuen, XVI. mendeko hainbat testutan agertzen baita.
1970eko Latxagaren kronika.
Interesgarria da Latxaga apaiz ikertzaileak, 1970an herria bisitatu ondoren, 1976an argitaratu zuen kronika irakurtzea; bisita horretan Azparrengo Benito Urtasun apaiza lagun izan zuen, eta herria hustua zegoela dio, behientzako borda zenbait bazegoela, baita elizako ezkilak lapurtu zituztela eta Izaga mendiaren inguruko nekazari batek kontatu zizkion hainbat gauza ere, hala nola Arizkuren bilatzen ari zirela mendian barna galdurik hiru ordu eman zituztela.
ULI-GOIKOA ikusi genuen. Orain dala 7 urte sendi bat bizi zan eta Benito Urtasun oroitzen da nola iru apaiz illetara oñez etorri ziran. Eliza erromanikoa da, sarrera arku erdi borobillakin. Dorreko kanpaiak ijituak ostu dituzte. Elizaren ezker aldetik bizpairu etxe oraindik zutik. Ikullu bat ate irekiakin, abel gorriz betea zegoen. Bero aundi arekin itzala nai zuten nunbait. Orain ez da iñor bizi, noiz beinka unaia datar. Elizaren gaiñeko aldian zelaitxo batean itzalean bazkaldu genuen; urdai azpikoa, gazta, ta igaliak. Mandoa, ondoan, belarra jaten. Luzatu gabe altxa giñan eta erreka aldera, alde. Betik ain izen politako erri illari begiratu bat eman nion eta Izaga ondoko nekazari batek esana bururatu zitzaidan: «Gu gazteak giñala, txolarte aundiena Uligoiko’an egiten genuen. Erri ortako festetan, iru eguneko jaia izaten zan. Aizesonuakin, gaba ta egun, dantzan, lertu arte».
Done Bizente Martiri eliza.
80 hamarkadan herrian zutik gelditzen zen eraikin bakarra zen. Oinplano laukizuzena dauka eta puntu erdiko ataria eta ezkila-dorrea nabarmentzen dira. Elizbarrutiko museoan Uliko Amabirjina eta haurraren irudi erromaniko ederra dago.


