Lakarri mendiko hego-ekialdeko magalean dago, gaur egun ez da inor bizi eta Arriasgoitiko bailarakoa da. 795 metroko altueran dago eta Zuntzarrendik ateratzen den pista batetik joan behar da.
1366an bost etxe zeuden. Biztanle kopururik altuena 1887an izan zuen, 67 biztanle. 1960an 21 pertsona zeuden erroldatuak eta badirudi 1964an husturik gelditu zela.
Done Jakue eliza.
Gaur egun gelditzen diren etxeen artean elizaren ondoan dagona nabarmentzen da, harrizko ataria dauka, puntu erdikoa.
Elizaren barnean erretaula bat zegoen, 1614an aipatua, Miguel de Espinal eskultore famatuak egina. Elizbarrutiko museoan badago herri honetako Ama birjina eta haurraren irudi erromanikoa, XIII. mendekoa, baina egoera txarrean dago.


