Ekiza’n eguzkia ateratzen da, Arizkuren’en illargia, Uli goikoan izarrak eta Azparre’en aberastasuna”.
“Azparren paraisoa, Ekiza bigarren zerua, Uli goikoa purgatoria ta Arizkuren inpernua”Latxagak bildutako esaerak (1976)
Arizkuren 780 metroko altueran dago, gaur egun pinudiz inguratua. Inguruan baditu herri txiki edo baserri batzuk, jenderik gabe geratu zirenak eta horietako batzuk gaur egun berreskuratzen ari dira: Ekiza, Arangozki, Artanga, Uliberri eta Olozi.
Su edo etxeei dagokienez bi zituen 1514an, bost 1553an eta hiru 1819an. Biztanle kopururik altuena 1786an izan zuen, 30 pertsona, 24 1858an, eta, hortik aitzina, kopurua jaitsiz joan zen, 50ko hamarkadan hutsik gelditu arte. 1990ko hamarkadaren bukaeratik aitzina jendea bertan bizi da eta hara joateko lurrezko pista hartu behar da.
Bideak txarrak baldin baziren ere, hurbiletik Aezkoa-Milagro altxonbidea pasatzen da eta hori garrantzizkoa izan da herriarentzako.
1970. Latxagaren kronika. Interesgarria da Latxaga apaiz ikertzaileak 1970an egin zuen bisitaren ondoren idatzitakoa, 1976an argitaratua; bisita Azparrengo Benito Urtasun apaizarekin batera egin zuen. Uliberritik iristeko izandako zailtasunak deskribatzen ditu. Arizkurenera iristean herri utzia aurkitu zuen. Eremua, Olozi-Uliberri-Arizkuren, baso itxian bihurtuko dela dio.

Gaur egun Nafarroako Baso Ondarea da, 245 ha. hartuz.
90ko hamarkadaren bukaeratik jendea bizi da, eta azkeneko urteetan 20 eta 13 arteko biztanle izan ditu.
ARTEA.
Done Petriren eliza. Hondakinak besterik ez dira gelditzen. Oinplano laukizuzena dauka. Kanoi ganga zeukan. Ataria puntu erdikoa da, dorrea karratua eta bi leiho zituen ezkilentzako.
Gurutzea. Arizkuren eta Uliberri artean badago Arizkurengo Gurutzea izeneko leku bat, eta dirudienez bertan bide-gurutzea egon zitekeen.
