Ikastaro hau Antropologia Kulturala eta Etnografaren alorreko jakintzak praktikoki ezagutu eta lantzeko interesa duen orori zuzenduta dago. Ohiko usadioetara eta bizitza tradizionalera hurbilduko gara Pirinioetako bihotzean dagoen Luzaide/ Valcarlos herrian, Nafarroan. Bertako Udalak erakusketa bat prestatu nahi du herrian, eta hori gorpuzteko egonaldi hau planteatu da, denon laguntzarekin etnografaren alorreko ekarpenak egiteko.

