Site icon Valle de Arce – Artzibar

Artzibarko Eguna 2016: ibarrean fanfarrea osatu da

Aurtengo Artzibarko Egunean berriki ibarreko musikariek osatu duten fanfarrea izan da, dudarik gabe, nobedaderik aipagarriena.

Errepertorioan denetarik dute, Gozategirekin hasi eta The Beatlesen musika eskaintzeraino; Jokin Kanpion eta Patxi Erro dira fanfarrea osatzen duten 30 musikarien gidariak; honako tresnak jotzen dituzte: esku-soinua, trikitixa, txistua, saxofoia, kitarra, tronpeta, baxua, txirula, teklatua, biolina eta perkusioa. Artzibarko herrietako festak alaitu eta girotzeko asmoa daukatela diote.

Hortaz gain Arrieta eta Hiriberriko margolariek ( Mª Paz, Mª Jesús, Maribel, Itziar, Blanca, María, Tomasa eta Amparo) urtean zehar egiten duten pintura ikastaroko lanen erakusketa jarri zuten.

Gehiago irakurtzeko: reportaje de Patricia Carballo en Diario de Noticias.

Larunbateko argazkiak

Haurrentzako aurpegien margoketa eta eskuko pinturaz taldean egindako murala. Artzibarko udaletxea (Nagore)

Patricia Carballoren argazkiak

Agroturismo Maricruzen argazkiak

Exit mobile version