Site icon Valle de Arce – Artzibar

Lan eskaintza: zerbitzu anitzeko bi peoi

Artzibarreko Udalak bi zerbitzu anitzeko peoi kontratatzeko eskaintza aurkeztu du Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ).
Kontratuaren iraupena 3 hilabetekoa izango da (gutxi gorabehera maiatzaren 26tik abuztuaren 26ra), eta lanaldia partziala izango da (%50ekoa).
Interesdunek enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) eta eskaintzan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 12an amaituko da.

Informazio guztia hurrengo dokumentuetan:

Descargar (PDF, 177KB)

Descargar (PDF, 114KB)

Descargar (PDF, 12KB)

Exit mobile version